2014(e)ko apirilakren 17(a), osteguna

ELUR ASTEA 2014



5. mailako eta 6.mailako ikasleak astebeteko irteera egin genuen Izabara. Harat joateko 3 orduko bidaia egin genuen. Han egunero 7:00 ak aldera jeikitzen ginen gero eskiatzera joateko. Arratsaldero, berriz, ekintzaren bat izaten genuen: Egun batean Herri kirolak egin genituen. Beste egun batean Erronkariko museora joan ginen. Museora joan aurretik jinkana bat egin genuen Erronkarin bertan. Ostegun arratsaldean diskotekara joan ginen. Asteartean ere zinemara joan ginen eta Transisabania aretoan “ El jovencito Frankenstein” filmaren zati bat ikusi genuen. Oso beldurgarria izan zen.


Eskiatzen ikasteko bi monitore genituen: Aritz eta Asier. Aritz Burgikoa da. Asier ere Burgikoa da baina gaur egun Erronkarin bizi da.


Bidaia hau Bortzirietako beste ikasleekin egin dugu baina eskola bakoitza leku desberdinetan sailkatzen ginen: Etxalarkoak Garden, Lesakakoak Urzainkin eta Bera eta Igantzi Izaban ginen alojatuak baina aterpe ezberdinetan. Eskiatzen eta beste ekintzetan denak elkartzen ginen.


Esperientzia paregabea izan genuen. Ea zuek ere esperientzia paregabea izaten duzuen.