2016(e)ko urriakren 21(a), ostirala


3. ZIKLOA HENDAIARA BIZIKLETAN

Urriaren 7an, urtero egiten ohi dugun bezala, 3. zikloko ikasleak Hendaiara joan ginen bizikletaz. Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen.

El pasado día 7 de octubre, los alumnos y alumnas del tercer ciclo de primaria, fuimos a Hendaia en bicicleta. Tuvimos un tiempo estupendo y pasamos un día fenomenal.

2016(e)ko ekainakren 18(a), larunbata


ZIENTZIA ESKOLAN
Ekainaren 14ean gure eskolako 6. mailakoek zientziaren inguruan landutako esperientzi batzuk beste ikasleekin konpartitu dituzte.
 Aintzineko ikasturtetan ospatu ohi den Zientziaren Egunaren ildotik, aurten ikasleen esku antzeko zerbait burutu dugu.
Hainbat postutan zientziaren arlo ezberdinak landu dira:
  • Mikroskopioak.
  • Nahasketak eta disoluzioak.
  • Magnetismoa.
  • Elektrizitatea.
  • Materiaren propietateak,
  • Makina sinpleak.
6. mailakoek postu hauetan eurek egindako proiektu batzuk azaldu dizkiete hurbildu zaien ikasle orori.
CIENCIA EN LA ESCUELA 
El 14 de junio los alumnos y alumnas de 6º compartieron con los alumnos y alumnas de otros cursos algunas experiencias en torno a la ciencia.
Siguiendo el hilo de El Día de la Ciencia celebrado otros cursos, este año hemos hecho algo parecido con las alumnas y alumnos.
En varios puestos se han trabajado diversos aspectos de la ciencia:
  • Microscopios.
  • Mezclas y disoluciones.
  • Magnetismo.
  • Electricidad.
  • Propiedades de la materia.
  • Máquinas simples.
En estos puestos, los de 6º han explicado a quien se acercara los proyectos que habían desarrollado.


ENGLISH WEEK - LH5
Pasa den ekainaren 6tik 10ra Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasleak Irunberrin English Week ingeleseko murgiltze programan izan gara. Ekintzez beteriko bost egun zoragarri izan ditugu. Beheko loturan argazkiak dituzue.
Del pasado 6 al 10 de junio los alumn@s de quinto de primaria hemos estado en el programa de inmersión English Week en Lumbier. Han sido cinco días fantásticos llenos de actividades. En el enlace de abajo tenéis las fotos.

MUGAZ GAIN ETA BERTSO IPUINAK


DESBERDINAK BAINA BERDINAK-divx from rbip on Vimeo.

bertso ipuina-divx from rbip on Vimeo.


3. ZIKLOKOAK IZABAN
Bi urtetik behin ohi dugun bezala, 3. ziklokoak Izaban izan gara. Bost eguneko egonaldia izan da, apirilaren 10etik 15era.
Helburu nagusia Ipar eskia praktikatzea zen. Egunero goizean goiz, Belaguatik goiti, Larra izeneko aranera igotzen ginen. Han pistak bait daude.
Eskiak hartu, botak jantzi eta talde bakoitza  bere monitorearekin abiatzen ginen pistak barrena eskiatzera.
Batzuek hagitz trebeak, beste batzuk ez horrenbertze, denak ibili gara elurretan hango paisaia liluragarriaz gozatzen.
Pirinioak ikusgarriak  zeuden, txuri-txuriak. Elurra gutxitan ikusten dugunontzat esperientzi paregabea da. Arlas, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi… bertatik bertara ezagutu ditugu.
Orkatza eta azerien oinatzak ere ikusi ditugu tarteka.
Arratsaldetan, dutxatu, bazkaldu eta deskantsatu ondoren, jarduera ezberdinak izan ditugu. Zinema, igerilekua, diskoteka… besteak beste.
Egia erran hagitz ongi pasa dugu. Seguraski denetan hoberena lagun artean bost egun eder konpartitzea izan da.

Como tenemos por costumbre cada dos años, los del tercer ciclo hemos estado en Isaba. Ha sido una estancia de cinco días, del 10 al 15 de abril.
El principal objetivo era practicar esquí de fondo. Todos los días temprano, subíamos al valle de Larra, arriba de Belagua. Allí están las pistas.
Cogíamos los esquís, nos poníamos las botas y cada grupo se iba con su monitor a esquiar por las pistas.
Algunos habilidosos, otros no tanto,  todos y todas hemos andado por la nieve disfrutando de aquel paisaje maravilloso.
Los Pirineos estaban espectaculares cubiertos de nieve. Para los que vemos pocas veces la nieve ha sido una experiencia incomparable. Hemos conocido “ in situ”  el Arlas, La Mesa de los tres Reyes, Auñamendi…
De vez en cuando, hemos visto  huellas de corzos y de zorros.
Por las tarde, después de ducharnos, comer y descansar un poquito, teníamos diversas actividades, como cine, piscina, discoteca…
En verdad, lo hemos pasado muy bien. Seguramente lo mejor ha sido compartir cinco hermosos días con las amigas y amigos.
 

2016(e)ko urtarrilakren 18(a), astelehena


BILBORAKO TXANGOA

Bi urtetik behin ohi dugunez, Bortzirietako eskolak Bilbora joan gara. Urtarrilaren 8an, Eguberrietako oporretatik bueltan, urte berria ongi-ongi hasteko hirugarren ziklokoak, hau da, 5. eta 6. mailakoak 8’30etan autobusa hartuta haruntza abiatu ginen.
Lehenbizi Portugaleteko Zubi Eskegia ikustera joan ginen. Ikusi eta baita goitik zeharkatu ere.
Ikusgarria benetan goitik ikusten dena. Alde batetik, Ibaizabalaren itsasoratzea, Punta Galea zaindari duela. Euskal Herriko historian hain ezaguna den tokia. Punta Galea pare-parean Bilboko portu berria ikus daiteke. Iada itsasontziak ez baitira lehen bezala Bilbo bertaraino sartzen.
Zubiaren azpi-azpian Portugalete eta Las Arenas bertatik bertara ikus daitezke. Eta bertzaldera begiratuz gero, Bilbo eta garai bateko astilleroen aztarnak. Garabi erraldoiak hortxe daude iragan hurbila gogorarazten.
Zubitik Guggenheim museora joan ginen metroz. Gutariko batzuentzat metroan ibiltzen ginen lehen aldia zen. Horregatik hagitz-hagitz interesgarria suertatu zitzaigun. Metroa garraiobide erosoa eta azkarra da.
Azkenik, Guggenheimera sartu ginen. Gida batekin ibili ginen eta harek azalpenak ematen zizkigun. Ezin izan genuen den-dena ikusi baina erakusketa iraunkorraren hiruzpalau obra ezagutu genituen eta baita erakusketa iragankorraren margo-lan batzuk ere. Guggenheim museoa oso modernoa da bai bere egitura arkitektonikoa, bai erakusten dituen obrak, arte modernoko museoa baita.
Zoritxarrez, eguraldia biziki kaskartu zitzaigun eta bazkaria nahiko modu txarrean egin behar izan genuen. Gainera, bazkal ondoren Bilboko karriketan ataskatuta geratu zen gure autobusa. Baina tira, denak onik etorri ginen.

Como solemos hacer cada dos años, las escuelas de Bortziri hemos ido a Bilbao. El 8 de enero, a la vuelta de las vacaciones de Navidad, para empezar bien el año, los de tercer ciclo, es decir, los de 5º y 6º, cogimos el autobús a las 8’30 y partimos hacia allí.
En primer lugar fuimos a ver el Puente Colgante de Portugalete. Verlo y atravesarlo por arriba. Las vistas eran espectaculares. Por un lado, la bocana del Ibaizabal custodiada por Punta Galea. Un lugar bien importante en la historia de Euskal Herria. A la par, se puede ver el nuevo puerto de Bilbao. Ya los barcos no entran hasta el propio Bilbao como antes.
Debajo mismo del puente se pueden ver Portugalete y Las Arenas y, mirando al otro lado, Bilbao y los restos de los astilleros de otro tiempo. Ahí están las grúas gigantes recordándonos un pasado bien cercano.
Del puente fuimos en metro al Guggenheim. Para algunos de nosotros y nosotras era la primera vez que andábamos en metro. Por eso nos pareció muy interesante. El metro es un medio de transporte cómodo y rápido.
Por fin, entramos en el Guggenheim. Fuimos con una guía y ella nos daba explicaciones. No pudimos verlo todo pero conocimos tres o cuatro obras de la exposición permanente y unas pinturas de la exposición temporal. El Guggenheim es un museo muy moderno tanto por su estructura arquitectónica como por las obras que expone. Es un museo de arte moderno.
Por desgracia, se nos estropeó el tiempo y tuvimos que comer de mala manera. Encima, después de comer nuestro autobús se quedó atascado entre las calles de Bilbao. Pero bueno, volvimos todos y todas sanos y salvos.