2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena


BILBORAKO TXANGOA

Bi urtetik behin ohi dugunez, Bortzirietako eskolak Bilbora joan gara. Urtarrilaren 8an, Eguberrietako oporretatik bueltan, urte berria ongi-ongi hasteko hirugarren ziklokoak, hau da, 5. eta 6. mailakoak 8’30etan autobusa hartuta haruntza abiatu ginen.
Lehenbizi Portugaleteko Zubi Eskegia ikustera joan ginen. Ikusi eta baita goitik zeharkatu ere.
Ikusgarria benetan goitik ikusten dena. Alde batetik, Ibaizabalaren itsasoratzea, Punta Galea zaindari duela. Euskal Herriko historian hain ezaguna den tokia. Punta Galea pare-parean Bilboko portu berria ikus daiteke. Iada itsasontziak ez baitira lehen bezala Bilbo bertaraino sartzen.
Zubiaren azpi-azpian Portugalete eta Las Arenas bertatik bertara ikus daitezke. Eta bertzaldera begiratuz gero, Bilbo eta garai bateko astilleroen aztarnak. Garabi erraldoiak hortxe daude iragan hurbila gogorarazten.
Zubitik Guggenheim museora joan ginen metroz. Gutariko batzuentzat metroan ibiltzen ginen lehen aldia zen. Horregatik hagitz-hagitz interesgarria suertatu zitzaigun. Metroa garraiobide erosoa eta azkarra da.
Azkenik, Guggenheimera sartu ginen. Gida batekin ibili ginen eta harek azalpenak ematen zizkigun. Ezin izan genuen den-dena ikusi baina erakusketa iraunkorraren hiruzpalau obra ezagutu genituen eta baita erakusketa iragankorraren margo-lan batzuk ere. Guggenheim museoa oso modernoa da bai bere egitura arkitektonikoa, bai erakusten dituen obrak, arte modernoko museoa baita.
Zoritxarrez, eguraldia biziki kaskartu zitzaigun eta bazkaria nahiko modu txarrean egin behar izan genuen. Gainera, bazkal ondoren Bilboko karriketan ataskatuta geratu zen gure autobusa. Baina tira, denak onik etorri ginen.

Como solemos hacer cada dos años, las escuelas de Bortziri hemos ido a Bilbao. El 8 de enero, a la vuelta de las vacaciones de Navidad, para empezar bien el año, los de tercer ciclo, es decir, los de 5º y 6º, cogimos el autobús a las 8’30 y partimos hacia allí.
En primer lugar fuimos a ver el Puente Colgante de Portugalete. Verlo y atravesarlo por arriba. Las vistas eran espectaculares. Por un lado, la bocana del Ibaizabal custodiada por Punta Galea. Un lugar bien importante en la historia de Euskal Herria. A la par, se puede ver el nuevo puerto de Bilbao. Ya los barcos no entran hasta el propio Bilbao como antes.
Debajo mismo del puente se pueden ver Portugalete y Las Arenas y, mirando al otro lado, Bilbao y los restos de los astilleros de otro tiempo. Ahí están las grúas gigantes recordándonos un pasado bien cercano.
Del puente fuimos en metro al Guggenheim. Para algunos de nosotros y nosotras era la primera vez que andábamos en metro. Por eso nos pareció muy interesante. El metro es un medio de transporte cómodo y rápido.
Por fin, entramos en el Guggenheim. Fuimos con una guía y ella nos daba explicaciones. No pudimos verlo todo pero conocimos tres o cuatro obras de la exposición permanente y unas pinturas de la exposición temporal. El Guggenheim es un museo muy moderno tanto por su estructura arquitectónica como por las obras que expone. Es un museo de arte moderno.
Por desgracia, se nos estropeó el tiempo y tuvimos que comer de mala manera. Encima, después de comer nuestro autobús se quedó atascado entre las calles de Bilbao. Pero bueno, volvimos todos y todas sanos y salvos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina