2015(e)ko azaroakren 4(a), asteazkena


Ohi dugun bezala, aurten ere eskolako 3. zikloko ikasleok postu bat izan genuen Lurraren Eguneko azokan.
Gure esku lanak txukun-txukun antolatu, etxetik ekarritako tortila eta bizkotxo goxuak zatituta bandejatan paratu eta gure dendatxoa osatu genuen. Txistorra pintxoak ere egin genituen, goxo-goxoak eta... gaztain erreak!!!!!
Hagitz gustura aritu ginen salmentan. Gainera dirutza ederra lortu genuen gure Aste Txuria finantziatzeko.
Ongi pasatzeaz gain, gauza pila ikasten dugu. Besteak beste, buruko kalkuloan trebatzen gara, jendearekiko tratua lantzen dugu, talde lanean ikasten dugu, esku-langintzan ere aritzen gara… eta batez ere, ahaleginaren emaitzak ikusten ditugu.

Como ya es costumbre, los alumnos y alumnas del tercer ciclo de la escuela hemos tenido un puesto en el mercado de Lurraren Eguna.
Los trabajos manuales bien organizados, las tortillas y bizcochos traídos de casa troceados y puestos en bandejas… y estaba montada nuestra tiendecita. También hicimos pinchos de chistorra, muy ricos, y….¡¡¡¡¡ castañas asadas!!!!!!
Vendimos muy a gusto. Además, hemos conseguido un buen dinerito para financiar la Semana Blanca.
Además de pasarlo bien, hemos aprendido muchas cosas. Entre otras, practicar el cálculo mental, mejorar el trato con  la gente, hemos aprendido a trabajar en equipo, hemos hecho manualidades… y, sobre todo, hemos comprobado los frutos del esfuerzo.

2015(e)ko urriakren 21(a), asteazkena


Oiasso museora irteera 5. Maila

​Denboraren makinan sartu ginen duela hilabete 5. mailakoak, eta non agertuko?? Aintzinaroan!! 
Orduan hasi ginen ikasten, lehen idatziak Mesopotamian, piramideak Egipton, olinpiadak Grezian, Erromatar inperio handia... 

Baina, hauek utzitako aztarnak hurbiletik ikusi nahi izan genituen, eta Irunen dagoen Oiasso museora joatea erabaki genuen. Urriaren 15a izan zen eguna, lineako autobusean joan, erromatar jolasetan aritu, perfume poteak, anforak, termak... pila ikasi genuen bertan. 

Buruari eragin ondoren, tripa betetzera Sargia parkera joan ginen eta bertan buelta eta girabira  piiiiilaren  ondoren, mareatu xamar,  bueltako autobusean igo eta komeriak hasi ziren!! 

ALEA JACTA EST!! 

Hace un mes l@s alumn@s de 5º, hicimos un viaje en la máquina del tiempo, y ¿dónde aparecimos?
¡¡ En la Edad Antígua!!

Entonces aprendimos sobre los primeros escritos en Mesopotamia, las grandes pirámides en Egipto, las primeras olimpiadas en Grecia, el gran imperio romano...

Pero no conformes, quisimos ver las huellas que dejaron en nuestro entorno y decidimos visitar el museo Oiasso de Irún. El 15 de octubre fué el día, cogimos el autobús de línea, jugamos a lo romano, botes para perfumes, ánforas, termas... aprendimos un montón. 

Después de darle al coco, fuimos al parque Sargía a llenar el buche y tras dar vueltas y vueltas, bastante mareados, nos subimos al autobús y las cosas se empezaron a complicar...

ALEA JACTA EST!!


2015(e)ko urriakren 17(a), larunbata


3. ziklokoak Hendaiara!!!!

Urriaren 9an eskolako handienak Hendaiaraino joan ginen bizikletaz.
Eguraldia portatu zen. Hasieran ohiko behelainoa izan genuen, jakina. Baina laister altxatu zuen eta eguzki ederraz gozatu ahal izan genuen.
Paseoa zoragarria da. Ezagutzen ez baduzue gomendatzen dizuegu. Bereziki ibai ertzetik doan pasarela. Dena hagitz ongi joan zen, istripu txiki batzuk kenduta.
Ainara erori eta eskumuturrean mina hartu zuen baina zorionez ez zitzaion deus ere hautsi, esgintze txiki bat baino ez zuen egin.
Matxurak ere izan genituen: Ametsi katea hautsi zitzaion eta Maiteri gurpila zulatu.
Eskerrak Garbiñe Joxerraren superbolidoarekin etorri eta herrira hurbildu zituen.

El 9 de octubre los y las mayores de la escuela fuimos a Hendaia en bicicleta.
El tiempo se portó. Al principio tuvimos la niebla de costumbre, cómo no.
Pero pronto levantó y pudimos gozar de un sol espléndido.
El paseo es maravilloso. Si no lo conocéis, os lo recomendamos. Sobre todo la pasarela que va junto al río.
Todo fue muy bien, excepto algunos pequeños percances. Ainara se cayó y se hizo daño en la muñeca, pero por suerte, no se le rompió nada; solo se hizo un pequeño esguince.
También tuvimos averías: A Amets se le rompió la cadena y a Maite se le pinchó la rueda.
Por suerte vino Garbiñe en el superbólido de Joxerra y les acercó al pueblo.

2015(e)ko ekainakren 17(a), asteazkena


EKAINAKO BATZARRA

Aurtengo azkeneko batzarra, ekainaren 12an izan zen. 7 gai egon ziren eta hauek dira:
1- 3.maila A Leire irakaslea: Pasabidean jendea egoten da eta korrika ibiltzen dira.
2- 3.maila A Sharay: Materiala kanpoan uzten dute.
3- 4.maila Jefferson: 3 eta 5. mailakoek eguraldi ona egiten duenean frontoian futbolean jolasten dira.
4- Maite 5.mailako irakaslea: futbola patioan.

5- 6.mailako Asier:Teniseko pilotak ez daude material gelan.

6- 6.maila Tiane: bitartekarien lana alferrik egin dugu.

7- 6.maila Fernando irakaslea:  Eskola orduz kanpoko patioaren erabilera.

Hau 6.mailakoen azkeneko batzarra izan da Institutora joaki garelako. Oso ongi pasa dugu eskola honetan baina joateko ordua dugu.

ARGAZKIAK


2015(e)ko ekainakren 7(a), igandea

BERTSO JAIALDIA from rbip on Vimeo.

BERTSO JAIALDIA

Ekainaren 3an, psikomotrizitate gelan ohikoa dugun bertso-ikuskizuna izan genuen.
5. mailako ikasleen eskutik bi ipuin antzeztu ziren bertan: 7 antxumeak  (8 baziren ere) eta lehoi-erregea (Disney-ren pelikulatik hartua).
Kurtsoan zehar Estitxu Arozenakin lanean aritu dira 5. mailakoak eta bere laguntzaz ipuinak bertsotan kontatzeko prestatu zituzten.
Funtzio polita eskeini ziguten. Lehenengo, goizeko 12etan Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta bigarrenez, 12’30etan, Lehen Hezkuntzako gainontzekoentzat.

Lan polita egin dute. Mila esker eta zorionak artistak.

2015(e)ko ekainakren 4(a), osteguna

KANPALDIA from rbip on Vimeo.


KANPALDIA - LH3
Hona hemen 3. zikloan egin dugun kanpaldiaren laburpena irudietan. Eskerrak eman nahi dizkiegu gurasoei eta parte hartu duten Hezkuntza Komunitateko guzti guztiei. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Os presentamos el resumen mediante imágenes de la actividad de fin de curso del 3º ciclo. También dar las gracias a padres/madres y a demás miembros de la Comunidad Escolar que nos han ayudado. Esperamos que sea de vuestro agrado.


Eskerrik asko!

2015(e)ko maiatzakren 24(a), igandea


Mi película ALBAOLA 1 from rbip on Vimeo.
6. mailakoen bisita Albaolara
Jadanik egun batzuk pasa dira, baina pasa den apirilaren 23an 6. mailako ikasleak Albaolan egon ziren bisita egiten. Autobusez Donostiara joan, eta bertatik oinez joan ziren Pasaiaraino. Goian duzue, egun hartan ateratako argazkiekin egindako muntaia.
Ya han pasado unos cuantos días, pero el pasado 23 de abril, los alumnos de 6º visitaron Albaola. Fueron en autobús hasta Donostia y después andando hasta Pasaia. Arriba tenéis el montaje que han preparado con las fotos de aquel día.

ARGAZKIAK

2015(e)ko apirilakren 28(a), asteartea


ENGLISH WEEK

Pasa den apirilaren 20tik 24ra Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasleak Lizarran English Week ingeleseko murgiltze programan izan gara. Ekintzez beteriko bost egun zoragarri izan ditugu. Beheko loturan argazki eta bideoak dituzue.