2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna
BERA - HENDAIA 2014
Pasa den urriaren 20an, hirugarren zikloko ikasleak Beratik Hendaiara joan etorria egin zuten bizikletan. Hagitz eguraldi ederra izan zuten eta dena primeran joan zen. Azpiko loturan egun horretan egindako argazkiak ikusi ahalko dituzue.
ARGAZKIAK
2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena
PROJECT UNIT 1
BUGS WORLD 5 –
PROJECT UNIT 1
WRITE ABOUT A SINGER OR A MUSICIAN.
·
Answer the
following questions:
FIRST PARAGRAPH:
·
What’s
his/her name?
·
Where does he/she
live?
SECOND
PARAGRAPH:
·
How old is he/she?
·
Is
he/she married?
·
Has he/she
got any children?
·
Is he/she
tall/short/fat/normal/thin?
·
How tall is he/she?
·
Has he/she
got long/short/straight/curly/wavy/ginger/brown/fair/black hair?
·
Has he/she
got green/blue/black/brown eyes?
THIRD
PARAGRAPH:
·
Is he/she
a singer/guitar placer/dancer/actor/actress… ?
·
What does he/she
play?
·
What music does he/she
like?
·
How does he/she
sing/play the guitar/the piano/the drums… ?
Web
Pages:
Dictionaries:
2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea
BERA-HENDAIA BIZIKLETAN
Ikasturtearen amaierara iristen ari garela zalantzarik
ez dago. Aurtengo Hendaiara bizikletaz egiten dugun txangoa ekainaren 9an
burutu genuen 3. zikloko neska mutilok. Eguraldia aparta izateaz gain, gure
arteko giroa primerakoa izan zen eta biziki disfrutatu genuen, istripu txikiren
bat kenduta. Gainera, 6. mailakoekin egiten dugun azken txangoa izan denez,
agurra modura egin ahal izan genuen. Oporrak ongi ongi pasatu!!!
2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea
BILBORA BIDAIA
Pasa den maiatzaren 23an Bilbo hiriburura ateraldia egin genuen
Bortziriko eskoletako 3. zikloko ikasle eta irakasleak. Bertan, ohikoa den
bezala, Guggenheim museora bisita egin genuen; ondoren, Areetaraino metroa
hartu eta Bizkaia Zubia eta ingurua ikusteko aukera izan genuen. Egun ederra
pasa genuen; horren froga azpìko loturan klik eginez ikusiko duzue.
ARGAZKIAK
2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea
KRIPTA - 5. mailakoen proiektua
Motibazioa sustatu, hezkuntzaren kalitatea bermatu,
kanpo ebaluaketaren emaitzak hobetu … Hain da erraza honen inguruko
teorizazioak egitea! Hain da zaila, era berean, pertsonak aintzat
hartu gabe ikasturte hasierako aginduak (egokitutako ikuskariaren
ahotan gehienetan) gauzatzea!!!
Nahiz eta gero eta baliabide gutxiago izan gure jarduera
Aurrera eramateko, eskerrak gure ikasleek batzuetan honelako galderak
plazaratzen dituztela: zer da kripta?
Une magikoa piztu egiten da, argia izpiak nondik
norakoak erakusten hasten dira beste dimentsio batera eramango
gaituena; egoera hauek garatuko dira soilik pertsonen arteko
harremanak ematen badira, elkarlana eta taldeko sentimendua martxan
jartzen badira.
Halako batean, ereduak hankaz gora jartzen dira eta ez
da irakaslea ikasleak motibatu, kudeatu eta hobetzeko bidean jarri
behar dituena; ikasleak dira orain irakaslearen motibazioa,
inplikazioa, sustatzea eta bermeak eskatzen dituztenak.
Jontxo! Eta orain nola azalduko diot hau guztia
administrazioaren ordezkariari? Alperrik da, ziurrenik bere kezka
iturri bakarra kanpo ebaluaketaren emaitzak izango dira.
Beraz, guk gureari ekingo diogu; ea disfrutatzen uzten
diguten gure ikasleekin denon artean ikasten eta pertsona hobek
izaten jarraitzen dugun bitartean.
KRIPTA 0002 from rbip on Vimeo.
Promover la motivación, garantizar la calidad de la enseñanza, mejora de resultados de las evaluaciones externas … Qué “fácil” es teorizar y cuánto cuesta aplicar eso que de manera impersonal se pide en las instrucciones de comienzo de curso o en boca del inspector de turno. Menos mal que, aunque parece que vamos a seguir perdiendo recursos de todo tipo, a veces nuestros alumnos y alumnas nos abren el camino con preguntas del tipo: ¿qué es una cripta? Entonces se produce la magia, se empiezan a encender luces, visualizas el camino y comienza otra dimensión que sólo mediante las relaciones personales, el trabajo conjunto y el sentimiento de grupo se puede producir.
Y de repente, notas que los modelos se intercambian y ya no es la profesora la que debe motivar, garantizar y mejorar a sus alumnas y alumnos sino que éstos han producido que el/la profe se implique, se motive, garantice y promueva.
Y ahora ¿cómo le explico todo esto al representante administrativo de turno? Es igual, seguramente sólo se interesará por los resultados de alguna evaluación externa al uso.
Nosotras y nosotros a lo nuestro; que nos dejen disfrutar con nuestros alumnos mientras seguimos aprendiendo unos de otros e intentamos ser día a día mejores personas.
2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna
Proiektu Dokumental Integratua: AFRIKA
Aste Santuko oporretatik bueltan 6. mailako ikasleak proiektu berri
baten aurkezpenarekin harrituta utzi gaituzte. Proiektuaren helburuak
eta asmoak bi ardatz nagusitan banatu dituzte: alde batetik, Afrikako
hainbat herrialde, animali, ohitura, etnia … aurkeztu dituzte; bestetik,
ikerkuntzarekin lotuta, maketak eta jantziak, txokoak eta hainbat
ohitura eskainiz, giroketa ederra lortu dute.
Uztarketa honetan, edukiak eta ikerkuntza prozedurak alegia, kanpotik ikusita honako helburuak ederki lortu dituztela antzeman daiteke:
Uztarketa honetan, edukiak eta ikerkuntza prozedurak alegia, kanpotik ikusita honako helburuak ederki lortu dituztela antzeman daiteke:
- Ikasleen motibazioa, errendimendua, interesa, gogoa, parte hartzea …
- Ikasleek jasotakoa, ikasitakoa, zekitenarekiko loturak …
- Programazioan (edota curriculumean) jasotzen denarekiko loturak eta erlazioak.
- Irakaslearen papera, funtzioa, jokaera, …
- Denbora, espazioa eta bestelako baliabideen erabilera (IKT, liburutegia, testu liburuak …)
2014(e)ko apirilaren 17(a), osteguna
ELUR ASTEA 2014
Eskiatzen ikasteko bi monitore genituen: Aritz eta Asier. Aritz Burgikoa da. Asier ere Burgikoa da baina gaur egun Erronkarin bizi da.
Bidaia hau Bortzirietako beste ikasleekin egin dugu baina eskola bakoitza leku desberdinetan sailkatzen ginen: Etxalarkoak Garden, Lesakakoak Urzainkin eta Bera eta Igantzi Izaban ginen alojatuak baina aterpe ezberdinetan. Eskiatzen eta beste ekintzetan denak elkartzen ginen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

.jpg)
